Moana taldeko gimnasten emanaldia, gaur
Tolosako Usabal kiroldegian egingo dute urte amaierako emanaldia Ordiziako gimnastek, 19:00etan.
Moana Ordizia klubeko gimnastak. Moana Moana taldeko gimnastek denboraldi borobila egin dute. Bada, ikasturte osoan zehar egindako lana aitortu eta ikasturteari agur esateko, urte amaierako emanaldia egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Tolosako Usabal kiroldegian.
Bertaratzeko deia egin die herritarrei, eta bide batez, datorren ikasturterako izen-ematea zabalik dela gogoratu dute.













