San Pedro jaiak ate joka dira Ezkion
Herri bazkarirako txartelak hilaren 23ra arte egongo dira eskuragarri udaletxean. San Pedro eguneko tortilla patata lehiaketan parte hartzeko izen ematea ere, hilaren 23an itxiko da.
Buruhandiak iazko San Pedro jaietan. Hitza Ekainaren 26an, 27an eta 29an ospatuko dituzte San Pedro jaiak Ezkion. Udalak dagoeneko eman du argitara aurtengorako prestatu duten jai egitaraua.
Egitarauarekin batera, hainbat ekintzatan parte hartzeko izen ematea ere irekita dagoela jakinarazi du. Hala, ekainaren 27an egingo den herri bazkarirako txartelak ekainaren 23ra arte egongo dira salgai udaletxean. Helduen txartelak 33 euroko prezioa du eta haurrenak, 14 euro.
Bestalde, San Pedro egunez, ekainaren 29an tortilla patata lehiaketa ere antolatu dute aurten. Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar da udaletxean. Kasu honetan ere ekainaren 23a izango da izena emateko azken eguna.














