Udal igerilekua ostiral arratsaldetik irekita, Ormaiztegin
15:00etatik aurrera zabalik egongo da igerilekua gaurtik. Larunbat goizean irekitzekoak ziren arren, eguraldiaren prebisioak eragin du aurreratzea.
Ormaiztegiko udal igerilekuak larunbat goizean irekitzea aurreikusita zegoen arren, datozen egunetarako tenperatura altuak espero direnez eta San Andres ikastolak eskolak ostiral goizean amaitzen dituela kontuan hartuta, igerilekuak gaur, ekainak 19, irekiko dira behin betiko, 15:00etan.













