Zaldibian ikasturte amaierako festa eta ‘Bertso garbitzailea’ ikuskizuna
Eskolako festa gaur egingo dute, eta kale ikuskizuna bihar izango da.
Ikasturte amaierako festa egingo dute gaur Zaldibiako plazan, 16:00etatik aurrera, puzgarriekin, jolasekin eta apar festarekin, Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak antolatuta. Bestalde, bihar, bertsoa, antzerkia eta umorea uztartzen dituen Bertso garbitzailea saio «jostagarria» izango da, 18:30ean, Zaldibiako plazan.













