Aiur Goiburu zegamarra hirugarren Espainiako Txapelketan
Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeko juniorrak bikain ibili dira Gipuzkoa Itzulian. Gaur zen bukatzekoa Seguran, baina ez atzokoa eta ez gaurkoa ez dira jokatuko.
Aiur Goiburu zegamarra, Euskal selekzioaren elastikoarekin, podiumean. Hitza Beroak markatu da asteburu honetan txirrindularitzaren jarduna euskal errepideetan, baita Torrejon de Ardozen (Madril, Espainia) jokatu diren Espainiako Txapelketako Eskolarteko probak ere.
Azken horietan, Aiur Goiburu zegamarra hirugarren sailkatu da Espainiako txapelketan Euskal selekzioak ordezkatuz. Esprintean bukatu da proba, eta brontzezko domina eskuratu du.
Gipuzkoako Itzulia ezin bukatu
Joan den ostiralean hasi zen junior mailako Gipuzkoako Itzulia Idiazabalen 2,1 kilometroko erlojupeko batekin. Inoxcra taldearekin lehian izan zen Unai Aranburu herritarra laugarren postuan sailkatu zen. Oxel Azkarate lazkaotarra postu bat atzerago. Horrenbestez, Unai Aranburuk lehenengo gipuzkoarraren elastiko grisa eskuratu zuen. Taldekako sailkapenean lehenengo postuan sailkatu zen Ampo.

Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuzeko juniorrak, Idiazabalgo podiumean.Hitza
Lehenengo etapa Mendaron jokatu zen larunbatean. Bero handiaren pean, 105,3 kilometroko lasterketa izan zuten. Lehiakor ibili ziren Ampoko txirrindulariak, eta horren adierazle da Amets Larrañaga eta Jon Eskisabel gabiriarrak ihesaldian sartu zirela. 29 laguneko ihesaldia izan zen, eta 2 minutu eta 30 segundo baino gehiagoko tartea ireki zioten tropel nagusiari. Helmugan Jon Eskisabel 17. izan zen eta Haitz Zunzunegi 21. Sailkapen nagusian izen ezagunenen artean sailkatu da Jon Eskisabel, top 20-aren barruan sailkatuz, 18. postuan.
Iñaki Telleria zuzendariaren esanetan, talde guztia “bikain” ibili da, eta Eskisabelek “sekulako maila” erakutsi du berriz ere.
Gipuzkoako Itzulia gaur zen bukatzekoa Seguran, eta beroaren ondorioz, atzoko eta gaurko etapak ez dira jokatuko.













