Ataungo herrigunea errepidea itxita, margotze lanak egiteko
Atzeko kaleko saihesbidetik bideratuko dute zirkulazioa.
Ataungo udaletxea, ezkerrean, San Martin auzoan.Iñaki Gurrutxaga Ataun San Martingo herriguneko errepidea, GI-2120 errepideko 60+660 eta 61+200 KP-en artekoa, urbanizatzeko obrak direla-eta (1-MT-58/2025), errepide tarte hori erabat moztuta egongo da gaur margoketa lanak direla eta.
Deskribatutako lanak segurtasunez egiteko, GI-2120 errepidea moztuko da 60+545 eta 61+200 KPen artean, eta trafikoa desbideratuko da San Martin herriguneko atzeko kaleko saihesbidetik. 08:30etik 19:30era egingo dituzte lan hauek.














