Dolarea parkeko ur jolasak konpondu dituzte
Itxita egon dira azken lau egunetan matxuragatik.
Joan den astean, ekainaren 18an, Dolarea parkeko ur jolasak matxuragatik itxi zituztela jakinarazi zuen udalak, hodietan pilatutako toallatxo eta bestelakoak medio. Itxita egon dira azken lau egunetan, baina matxura konpondu dute eta irekita daude berriz ere. “Uraren kalitatea bermatuta dago analisien emaitza jaso ondoren”, azaldu du udalak.













