'Izan ostalaritza' kanpaina berria, tonbolarekin
Plazape, Pizza Sprint, Arkupe eta Karolur establezimenduetan kontsumizio bakoitzeko txartel bat aterako dute kontsumitzaileek.
Loinazko San Martin plaza azpia, artxiboko irudian.Hitza Bareak Beasaingo merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak Izan ostalaritza kanpaina jarri berri du martxan. Tonbola dago kanpainaren oinarrian, eta lau establezimendutan egingo da. Plazape, Pizza Sprint, Arkupe eta Karolur establezimenduetan kontsumizio bakoitzeko txartel bat aterako dute kontsumitzaileek, eta edari+opil/pintxo edo pizza bat irabazteko aukera izango dute.













