Jokin Gabilondo futbolari urretxurra, Lehen Mailara Malaga taldearekin
Malaga taldeak Lehen Mailara igotzea lortu larunbatean, itzulerako partidan Almeriari 1 eta 2 irabazi ondoren. Joanekoan berdindu egin zuten. Malagan Jokin Gabilondo futbolari urretxuarrak jokatzen du. Atzo ez zuen jokatu, baina berak ere alea jarri du. Gabilondok 2023an fitxatu zuen Malagarekin Realaren harrobian zortzi urte eman ondoren, Malaga 1. RFEF mailara jaitsi zenean. Bere lehen denboraldian Bigarren Mailara igotzea lortu zuen eta hirugarrenean Lehen Mailara igo dira.













