Zumarragako danborradetako entseguak bertan behera gelditu dira, beroa dela eta
Hurrengo entsegua ostegunean izango da
Tenperatura altuak eragindako alerta gorria dela eta, Zumarragako danborradetako entseguak bertan behera gelditu dira. Gaur (astelehena), bihar eta etzi ez da entsegurik egingo. Hurrengo entsegua ostegunean izango da. Dena den, Lehen Hezkuntzako ikasleak gaur 19:00etan joan behar dute jantziaren bila La Salle-Legazpi ikastetxera. Jantzia hartu besterik ez dute egingo.













