Egun handia da gaur Telleriarten
San Joan jaietan murgilduta dago Legazpiko auzoa. Gaur loreak bedeinkatu dituzte auzotarrek, eta luntxaren ondoren, paella bazkaltzeko elkartu dira.
San Joan jaietako bigarren eta azken eguna dute gaur Legazpiko Telleriarte auzoan. Igandea Telleriarte berriz ere liburuaren aurkezpenarena eta mahaiaren bueltan auzotarrek trikitu doinuz lagunduta egindako topaketa luzearena izan zen, eta gaur, jaietako egun nagusia, San Joan eguna.
Telleriartearrek eguerdian hasi dute auzoko zaindariaren eguna ospatzen, izen bereko baselizan meza eta lore bedeinkapena eginez. Ondoren, Harri Zabala elkartearen egoitzan bildu dira luntx oparoaz gozatzeko, eta orain, paella janaren bazkalondoan daude murgilduta, jaiei giro lasaian amaiera emateko.













