Aizkorri-Aratz natur parkeko sutea kontrolpean
Gaur goizalderako lortu dute sutea kontrolatzea suhiltzaileek. Haizeak baldintzatuko du datozen orduetan suaren eboluzioa.
Ekainaren 19an piztu zen sutea Galarretan, Aizkorri-Aratz natur parkeko Arabako lurretan. Aritz Altubek utzita Ekainaren 19an, Aizkorri-Aratz natur parkeko Galarretako lurretan (Araban) piztu zen sutea kontrolatzea lortu zuten atzo goizaldean. Sua Gipuzkoako eremutik gertu geratu den arren, ez du muga pasatzerik lortu, bertan dagoen pagadiari esker. Lurreko dispositiboen irisgarritasuna bermatzeko pistak egoera onean egotearen garrantzia aldarrikatu du Urbiako fondako Aritz Altubek.
Gau osoan arituko dira suhiltzaileak lurrean sua kontrolatzeko lanetan, eta eguna argitzen hastearekin batera aireko laguntza gehitu zaie. Haizeak balditzatuko du, batez ere, datozen orduetako lana eta sutearen eboluzioa. Aginte Postu Aurreratua Arriolan kokatu dute, suaren jarraipena egiteko ikuspegi ona dagoelako. Base operatiboak Zalduondon (Araba) jarraitzen du.
Prebentzio neurri gehigarri gisa, ostegun honetan ere indarrean egongo da suaren erabilerari eta sute arriskuari lotutako beste muga batzuk ezartzen dituen foru agindua.
Argazkiak eta bideoak: ARITZ ALTUBE



















