Beasaingo 36. Txirrindulari Eskolen Arteko Proba, larunbatean
Ampo, Oriako, Danena eta Andoaingo txirrindulari eskolatako 120 bat txirrindularik parte hartuko dute.
Haurrak Beasaingo eskola arteko txirrindularitza proban, 2024an.Hitza Beasaingo 36. Txirrindulari Eskolen Arteko Proba jokatuko da larunbatean Beasaingo kaleetan, Loinaz Txirrindulari Elkarteak antolatuta. 16:30ean hasiko dira probak.
Nafarroa etorbidetik hasita, estaziora joango dira txirrindulariak, trenbide kaletik Joan Iturralderaino eta handik Nafarroa etorbidera iristeko berriz, zirkuitu itxian.
Lau proba jokatuko dira: infantil mailakoek 8 kilometro egingo dituzte (hamar itzuli); alebinek 4 kilometro (bost itzuli); 800 metroko erlojupekoa ere izango dute infantilek (itzuli bat); eta herri proba.
Ampo, Oriako, Danena eta Andoaingo txirrindulari eskolatako 120 bat txirrindularik parte hartuko dute, hiru kategoriatan banatuta.













