Hiru egunetako festak dituzte Ezkiaga auzoan, bihartik igandera
Txupinazoaren aurretik, I. Ezkiagako Frontenis Txapelketako finalak jokatuko dituzte. Astelehenean hasi zen txapelketa; senior taldean hamahiru bikotek eman dute izena, eta haurretan lau bikotek.
2025eko Ezkiagako San Pedro festetako irudia.Lide Egizala Beasaingo Ezkiaga auzoan ere ospatuko dituzte sanpedroak. Hiru egunetako egitaraua prestatu du Ezkiaga Auzoko Bizilagunen Elkarteak. Bihar hasiko dira, haurrentzako jolasekin. Ondoren, txupinazoaren aurretik, I. Ezkiagako Frontenis Txapelketako finalak jokatuko dituzte. Astelehenean hasi zen txapelketa; senior taldean hamahiru bikotek eman dute izena, eta haurretan lau bikotek.
Txupinazoarekin hasiko dira ofizialki jaiak, finalen ondoren. Elkarteak jaietako zapia lepoan janzteko deia egin du. Sagardo dastaketa egongo da ondoren, 18:30ean, eta txistorra eta sardina jana 19:00etan. Ostirala amaitzeko, DJ Chama ariko da musika jartzen eta giroa alaitzen.
Larunbata ere ekintzaz bete du auzo elkarteak auzotarren gozamenerako. 10:30ean umeentzako puzgarriak eta bestelako jolasak izango dira, eta 12:30ean apar festa.
Bazkalondoren, 17:00etan, Ekaitz konpartsako buruhandiak eta erraldoiak aterako dira, eta 18:30ean esku-pilota txapelketa jokatuko dute Murumendi pilota eskolako haurrek.
22:30ean I.C.&Hodi talde beasaindarrak abestuko du, eta jarraian Derrumbe taldeak.
Bazkari herrikoia
Igandea, jaietako azken eguna, auzotarrak elkartzeko eguna izango da. 11:30ean patata tortilla lehiaketa izango da. Parte hartzaileek etxetik eraman beharko dute eginda tortilla. Ordu berean adineko pertsonentzako jolasak egongo dira.
Eta eguerdian bazkari herrikoian elkartuko dira auzotarrak, 14:30ean. Bingoa egingo dute bazkalondoren, eta Amigos del Swing taldeak kontzertua egingo du.













