Txupinazoa zeinek bota erabakitzeko bozketa martxan da Ordizian
Herritarrek bidalitako proposamenen artean lau izan dira aipatuenak. Uztailaren 1a da bozkatzeko azken eguna.
Ordiziarrak txupinazoa botatzeko zain, iazko Santa Ana jaietan. Iñaki Gurrutxaga Ordiziako Udalak zabaldu du dagoeneko Santa Ana jaietako txupinazoa botatzeko herritarrek proposatutako izenen artean bozkatzeko epea. Nabarmendu du “herritar askok” bidali dituztela proposamenak. Lau izan dira aipatuenak: Urko Ruiz de Apodaka, Sugorri taldea, Isidro Benitez eta San Jose egoitzako langileak.
Lau horietatik bat izango da aurtengo txupineroa, Azari Elkartearekin, Txindoki Atletismo Taldearekin eta Boxing elkartearekin batera.
Botoa emateko bideak
Udaleko komunikazioko posta helbidera (komunikazioa@ordizia.eus), sare sozialen bidea, 688 817 583 telefonora WhatsApp mezua bidalita edo Barrenan jarritako kutxan eman daiteke botoa. Pertsona bakoitzeko bozka bakarra hartuko da kontuan. Uztailaren 1a izango da bozka emateko azken eguna













