'Xerka' sexilioari buruzko hitzaldia gaur Ataunen
Martxel Larrazak eta Joseba Olegaraik gidatuko dute hitzaldia. Eloi Tato Imaz ataundarrak bere lekukotza eskainiko du.
Joseba Olagarai eta Martxel Larraza kazetariak. Hitza Sexilioari buruzko Xerka hitzaldia eta argazki-erakusketa eskainiko dute Martxel Larrazak eta Joseba Olegaraik Ataungo udaletxeko pleno aretoan, gaur, 19:00etan. Bertan, Eloi Tato Imaz herritarrak ere bere lekukotza eskainiko du. Aurreko ostegunetik argazki-erakusketa ikusgai egon da, eta hitzaldiaren ondoren ere «erakusketa bisitatzeko aukera» izango dela udaletxeko ganbaran adierazi du udalak.
Sexilioa «sexu orientazioa edo genero identitatea dela eta jasandako zapalkuntzarengatik familia eta jatorriko bizilekuetatik hiriguneetara ihes egin duten LGTBIQ+ pertsonen migrazio behartuari» esaten zaio. Horregatik, ekimenaren helburua “euskal landa eremuan queer izatea eta herrian bizi daitekeela” transmititzea dela azaldu dute hizlariek. Gainera, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko eguna igandean izango da.
Xerka Larrazak 2023an egindako fotokazetaritza proiektua da. Komunikazioko GRALen III. Berria sariketan saritu zuten.













