Amaitu dira sanjoanak
Gauean kalejiran agurtu zuten segurarrek zopa pertza, hurrengo urtera arte.
Herri afaria atzo, Segurako plazan.Segurako Udala Hasi bezala, zopa pertzak eman zion atzo gauen amaiera Segurako San Joan jaiei. Zazpi egunez luzatu dira aurten festak, eta zalantzarik gabe beroa izan da protagonista nagusietako bat.
San Joan bigarrena, jaietako azken eguna izan arren, egun betea izan zen ekitaldiei dagokionez. Beroagatik toka eta bola txapelketak bertan behera geratu baziren ere, egun osoan zehar hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan zuten segurarrek jaietako azken egunean.
Arratsalderako beroa apaltzen hasi zen eta musikaz girotu zituzten Segurako kaleak. Iluntzean, txosnaguneak antolatuta herri afaria egin zuten plazan. Afalostean egin zioten agurra zopa pertzari, kalejirarekin eta aurten, Segurako abesbatzak abestu zuen igoerako uneko kantua.


















