Hiru goierritarrek Genuine Ligako Fair Play saria jaso dute Realarekin
Eneko De Carlos ordiziarrak eta Diamantino Piqueras beasaindarrak jokatzen dute taldean. Axier Borrego ordiziarra da entrenatzailea.
Genuine Ligako laugarren eta azken fasea jokatu da joan den astean, ekainaren 19tik 21era, Madrilen. Real Sociedadeko taldeak aitortza bat jaso du: Fair Play saria. Eta taldean daude hiru goierritar: Eneko De Carlos ordiziarrak eta Diamantino Piqueras beasaindarrak jokatzen dute taldean, eta Axier Borrego ordiziarra da entrenatzailea.
Genuine Liga desgaitasun intelektuala duten kideez osatutako futbol taldeen arteko liga da. 2017an jarri zuten martxan, eta kolektibo horretan futbolaren normalizazioa du helburu. Lehia baino, partekatzea da xedea.
Futbol 8 modalitatean jokatzen da, 10 minutuko lau zatitan banatuta. Sailkapen orokorraz aparte, fair play edo joko garbia saritzen dute, horretara bideratutako puntu eta sailkapen baten bidez.

Axier Borrego entrenatzaile ordiziarra.

Diamantino Piqueras jokalari beasaindarra elastiko laranjarekin.

Eneko De Carlos jokalari ordiziarra.













