Lanuzteak Olaberriko Arcelor Mittalen gaur hitzarmen duinaren alde
Datorren astetik aurrera asteazkenero egingo dituzte lanuzteak.
Olaberriko Arcelor-Mittalen hitzarmen duin baten alde jarritako pankarta bat, artxiboko irudian. Arkaitz Apalategi Lanuzteak egingo dituzte gaur Olaberriako ArcelorMittal-en hitzarmen duin baten alde. Eros ahalmena bermatzea eta errelebo kontratuak dira aldarrikapen nagusiak.
LABen ekimenez eta langile batzarrean hala erabakita lanuzteak hasi zituzten apirilean hitzarmen duin baten alde. Izan ere, soldatak ez dizkiete azken urtean igo eta bi urte baino gehiagoan «enpresak errelebo kontraturik egin ez duela» dio LABek.
Lanuzteak egiteko deia
Hilabete eta erdiz lanuzteak egin ondoren, horretan jarraituko dute langileek. Datorren astetik aurrera asteazkenero egingo dituzte lanuzteak txanden arabera. Elkarretaratzeak beti 12:00etan egingo dituzte enpresaren aurrean.
LAB sindikatuak enpresa batzordea osatzen duten ELA, CCOO eta UGT sindikatuei borrokara batu daitezen dei egin die.













