Marije Insaustik ibilbide oparoaren Mamia saria jaso du
Aurten jardunaldi eta sariketa formatuan antolatu dute, eta Lazkaomendiko Iztueta baserriko Marije Insaustiri gastronomiari egindako ekarpena aitortu diote.
Lazkaomendiko Iztueta baserriko Marije Insausti, artxiboko irudian.Iñaki Gurrutxaga Marije Insaustik ibilbide oparoaren Mamia saria jaso du, “Iztueta baserriko esnekien arduradun eta arima izateagatik”. Mantalak –Basque Culinary Centerrek eta Hazi fundazioak bultzatutako egitasmoa– eta BERRIAk antolatuta, emakumeen ahotsak euskal gastronomiaren erdigunean jartzea du helburu Mamia sariketak. Atzo iluntzean izan da sari banaketa ekitaldia, Basque Culinary Centerren egoitzan, Donostian.
2024an liburu forman aurkeztu zuen Mantalak Mamia, euskal gastronomian aritutako emakumeen testigantzak jaso eta ikusarazteko. Liburuan jaso zituzten 50 emakumeren bizipenak, tartean hiru goierritarrena: Amelia Jauregi gabiriarrarena, Joxepa Albizu segurarrarena eta Kontxita Telleria beasaindarrarena.
Aurten jardunaldi eta sariketa formatuan antolatu dute, alor horretan lan egiten duten emakumeak lehen lerrora eramateko, eta Lazkaomendiko Iztueta baserriko Marije Insaustiri gastronomiari egindako ekarpena aitortu diote.
Irakurri albiste osoa berria.eus-en.













