Monty, 'El Conquis'-eko irabazle
Alde handiarekin irabazi du garindarrak finala, eta 20.000 euroko saria lortu du.
Jon Montes Monty garindarrak irabazi du ETB2ko El Conquistador programa. Atzo gauean eman dute finala, eta irabazlea gauerdia pasatuta atera da argitara. Programaren 22. edizioa izan da. Aimar eta Jaio partaideekin izan da finaleko lehia Montyrentzat, baina alde handiarekin nagusitu da.
Helikopteroan igo eta handik salto egin dute partaideek aurrena. Gero igeri egin behar izan dute, soka eta sare bana igo, berriz ere itsasora salto, urpean igeri egin, soka gehiago… eta azkeneko froga ikurriña lortzeko 210 metroko tirolina izan da. Finala irabazita, 20.000 euroko saria lortu du Monty-k.














