Arcelorreko hainbat eraikin botatzen ari dira
Eraikin industrialen eta osagarrien multzo bat (aldagelak, bulegoak eta bost pabiloi handi) eraitsiko dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Sprilurren bidez, fase berri bat bultzatu du Zumarragako altzairutegi zaharraren industria eremua berroneratzeko prozesuan, antolamenduz kanpoko hainbat eraikin eraitsita. Aurreikusitako jarduerak Zumarragan egiten ari dira batez ere, 9.528,12 metro koadrotan. Urretxun 1.135,35 metro koadroko lursail batean lan egiten ari dira. Proiektuaren arabera, eraikin industrialen eta osagarrien multzo bat (aldagelak, bulegoak eta bost pabiloi handi) eraitsiko dira.















