Luxuzko urbanizazioa egingo dute Kalebarrenen, igerileku eta guzti
Miguel Imaz Donostiako eraikuntza enpresak luxuzko urbanizazioa egin behar du Kalebarrenen: Errekalde Bizigunea. Ipintza-Enea etxea, Ipintzako iturria eta Olaetxea baserria dauden tokian egingo da. Bi eta hiru logelako 40 etxebizitza egingo dituzte. Etxebizitza txikienek 80 metro koadro izango dituzte eta handienek 180. Guztiek, terrazak, aerotermia, fluxu bikoitzeko aireztapena eta zoru irradiatzailea izango dituzte. Gainera, urbanizazioak igerilekua, bizilagunentzako lokal komunitarioa (txokoa) eta lorategia izango ditu.














