36ko gerra gogora ekartzeko egitaraua antolatu du Kontseilu Sozialistak
Goierriko Kontseilu Sozialistak eta Sakanako Kontseilu Sozialistak antolatu dute, Altsasun eta Beasainen.
Lisabe Velasko historialaria.Euskalerria irratia 36ko gerra hasi zela 90 urte beteko direla-eta, Goierriko Kontseilu Sozialistak eta Sakanako Kontseilu Sozialistak egitaraua antolatu dute batera, Eten ez den haria, gerra zibila Goierri eta Sakanan izenburupean, uztailaren 3 eta 4rako.
Ostiralean, Altsasun hitzaldia antolatu dute: La Guerra Civil en Altsasu: represión, memoria y resistencia antifascista. Imanol Satrustegi eta Lisabe Velasko historialariak izango dira hizlariak. Larunbatean, berriz, mendi martxa egingo dute Altsasuko Lazaro Echeverria harrobitik Beasainera.












