Bi atxilotu Beasainen hilketa saiakera egotzita
Joan den igandean adingabe bati egindako eraso baten harira jarritako ikerketa baten ondorioz atxilotu dituzte. Biktima ospitalean dago eragindako lesioengatik.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 17 eta 24 urteko bi gazte atxilotu dituzte Beasainen hilketa saiakera egotzita. Joan den igandean herrian adingabe bati egindako eraso baten harira jarritako ikerketa baten ondorioz atxilotu dituzte. Biktima ospitalean dago eragindako lesioengatik.
Joan den igandean Ertzaintzari abisatu zioten Beasainen liskar bat izan zela. Ertzainak bertaratu ziren eta, adierazitako gunean, gazte bat zaurituta aurkitu zuten, buruan kolpe handi batekin.
Ikerketa abiarazi zuten eta 17 urteko gazte bat atxilotu zuten erasoarekin zerikusia zuelakoan. Adingabeen fiskaltzaren esku geratu zen.
Asteartean, berriz, 24 urteko gizon bat atxilotu dute gertakarietan parte hartzegatik. Biei hilketa saiakera egotzi diete.












