Karraztarroren usakume tiraketa, larunbatean
Usakume tiraketa, artxiboko irudian. Hitza Karraztarro elkarteak antolatuta usakume tiraketa izango da larunbat honetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30era, Zegamako Intxausti industrialdean. 2.500 euro egongo dira saritan, tiraketetan guztiak asmatzen dituztenen artean banatzeko; eta beste 3.500 euro oparitan. Lehiaketa helduen, beteranoen, emakumeen eta haurren mailetan egingo da. Izen ematea 9:45ean irekiko dute Karraztarroko bazkideentzat eta 10:00etan gainontzeko guztientzat.












