‘LGTBI+ zer?’ hitzaldia antolatu du Legorretako Udalak biharko
Hiruki Larroxa elkarteko kide den Luar Labartak emango du, 10:30ean hasita, jubilatuen elkartean.
LGTBI+ kolektiboaren inguruan legorretarrek izan ditzaketen galderak, ideiak eta esperientziak elkarrekin partekatu eta solasean aritzeko LGTBI+ zer? hitzaldi saio berezia antolatu du Legorretako Udalak.
Biharko egin dute hitzordua, 10:30ean hasita, jubilatuen elkartean, eta euskara aretoa bete arteko aforoa izango da. Hiruki Larroxa elkarteko kide den Luar Labartak emango du hitzaldia, eta LGTBI+ akronimoaren atzean dauden orientazio sexualak, genero ezberdinak… azalduko ditu.
Doakoa izango da saioa, eta herritar guztiei zabaldurik egongo da.












