Tobera eta Tapia eta Letuaria, Zegaman
Uztailaren 18an, Tapia eta Leturia Band taldearen kontzertua antolatu du Zegamako Udalak. Ez dira bakarrik egongo emanaldian, Tobera musika eta dantza eskolako ikasleek ere parte hartuko dutelako bertan. Aitxuri eskolako patioan izango da 22:00etatik aurrera eta sarrerak salgai daude udaletxean, uztailaren 17ra arte, 8 eta 15 euroan. 12 urtetik beherakoak doan.












