Agorreko Santikutzetako sukaldaritza lehiaketan parte hartzeko deialdia
Izena emateko epea irekita dago, abuztuaren 31ra arte. Aurtengo jaiak irailaren 11n, 12an eta 13an ospatuko dira.
Agorreko Santikutzak prestatzen hasita dago Legazpiko Udala eta herritarrekin batera osatuta dagoen jaietako lantaldea. Aurten, irailaren 11n, 12an eta 13an ospatuko dira.
Sukaldari lehiaketa da jai horietako ekitaldi nagusietako bat, eta irekita dago parte hartu nahi dutenek izena emateko epea. Aurtengoa 42. edizioa izango da, eta bezala, jaietako larunbat goizean egingo da, Azokan, 11:00etatik aurrera.
Herriko elkarte, talde zein lagun bikote edo hirukote guztiek dute parte hartzeko aukera, baina aurretik izena eman behar dute, eta abuztuaren 31 da azken eguna. Udaletxeko Harrera Zerbitzuan edo www.legazpi.eus webgunean eman daiteke izena.
Irailaren 2an bilera egingo dute guztiekin Kultur Etxean, 18:00etan, zer plater prestatuko den erabakitzeko.














