Aramako Garagardo Azoka, datorren ostiralean
Loitza pilotalekuko plaza garagardotegi bihurtuko dute uztailaren 10ean, 19:00etatik aurrera.
Iazko Aramako Garagardo Azoka.Loinaz Agirre. Uztailaren 10ean, ostiralean, egingo dute aramarrek aurtengo Garagardo azoka. Loitza pilotalekuko plaza garagardotegi bihurtuko dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta garagardo mota ezberdinak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Edatekoaz gain, hanburgesak eta pintxo beroak ere izango dira aukeran. Herritar guztiak bertaratzera animatu dituzte.













