Futbol-zazpiko finala berotzeko, gaur bakarrizketak Gaztetxean
Legazpiko Futbol-zazpi txapelketaren final egunera “behar diren indarrekin iristeko”, bakarrizketa saioa izango da gaur gauean Gaztetxea, 22:30ean hasita. Manex Astigarraga, Xabier Arraztoa eta Julen Pagazaurtundua igoko dira oholtzara.
Gatzetxea arratsaldean irekiko dute, eta pintxo-potea eskainiko dute. 18:00etatik aurrera futbol-zazpiko kamisetak ere banatuko dituzte.













