Legazpiko hainbat udal zerbitzuk udako ordutegia hartu dute
Kultur Etxeak eta bertan biltzen diren zerbitzuak, Bikuña Kiroldegiak, Gizarte Zentroak eta Udal Euskaltegiak ordutegia aldatu egin dute.
Legazpiko Udaleko hainbat zerbitzuk goizeko ordutegia hartu dute, eta aldatu egin dituzte irekiera eta itxiera orduak.
Kultur Etxea eta bertan biltzen diren zerbitzuak, Bikuña kiroldegia, Gizarte Zentroa eta Udal Euskaltegia dira ordutegia aldatu dutenak.
Kultur Etxea
Kultur Etxea abuztuaren 31ra arte itxita egongo da arratsaldez, baita bertan biltzen diren zerbitzuak ere. Harrera, 09:00etatik 14:00etara egongo da irekita, eta abuztuan itxita egongo da.
KZ Gunea ere itxita egongo da abuztuan, eta uztailean, 09:00etatik 13:00etara begiralearekin, eta 13:00etatik 14:00etara begiralerik gabe.
Gazteentzako Informazio Bulegoa ere uztailean goizez bakarrik egongo da irekita, 11:00etatik 13:00etara.
Nerabeentzako Zerbitzuan, bestalde, uztailaren 17ra arte udako jarduerekin arituko dira, eta itxita egongo da uztailaren 22tik abuztuaren 30era.
Udal Liburutegia, azkenik, uda osoan egongo da irekita goizez, 10:00etatik 14:00etara.
Kiroldegia eta igerilekuak
Bikuña kiroldegiak eta bertan dauden bi igerilekuek ere udako ordutegia izango dute abuztuaren 31ra arte.
Kiroldegiaren uztaileko ordutegia hau izango da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara, eta larunbat eta igandeetan 09:00etatik 21:00etara. Abuztuan, berriz, astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara irekiko dute, eta Legionellaren aurkako tratamendua egiteko eta beste hainbat mantentze lan egiteko, itxi eging dute abuztuaren 10etik 15era, biak barne.
Igerilekuei dagokienez, abuztuan 10:00etatik 20:00etara egongo da irekita handian abuztuan zehar. Eta solariuma, irailaren 15era arte egongo da irekita.
Gizarte Zentroa eta Euskaltegia
Gizarte Zentroan ere aldaketak daude ordutegian, eta uztaileak zehar 09:00etatik 20:30era egongo da irekita astelehenetik ostiralera, eta 11;00etan 20:0era asteburuetan. Abuztuko ordutegiaren berri ez dute eman oraindik, ezta taberna-jatetxearena ere.
Udal Euskaltegia, amaitzeko, irekita dago uztailean 08:00etatik 15:00etara,udako ikastaroetarako. Idazkaritza ere irekita dago. Zerbitzu hau itxita egongo da abuztuan.













