Mertxe Ollo da Legazpiko udal egutegiko ekaineko irabazlea
Amaitu berri den hilabeteko lehiaketan 95 herritarrek parte hartu dute, eta Ollo suertatu da irabazle guztien artean egindako zozketan. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du.
Merte Ollo da Legazpiko Udalak kaleratutako egutegiarekin batera hileroko lehiaketaren azken irabazlea, ekainekoa. Lehiaketa honetan 95 herritarrek parte hartu dute, eta guztiek erantzun dute zuzen, eskatzen zen hitza “kide” zela asmatuta.
Ollo irabazle suertatu da partaide guztien artean egindako zozketan, eta herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du. Edurne Matias zinegotziak entregatu dio saria.













