Txistularien eta Aizkorri Lagunen egunak, Zegaman
Zegamarrak Aizkorrin, iazko Aizkorri Lagunen Egunean.Asier Berasategi / AMEZTI Asteburu betea izango da Zegaman. Larunbatean, 12:30ean Joxe Azurmendiri herri omenaldia egiteaz gain, IV. Txistulari eguna ere izango da. Goiz eresia, bazkaria eta poteoa izango dituzte «Zegamako txistulariak elkartzea» helburu den egunean.
Igandean, berriz, 25. Aizkorriko Lagunen eguna ospatuko da. 09:30ean Aizkorriko tontorrean elkartuko dira, cavarekin topa egin eta taldeko argazkia ateratzeko. Aizkorrira oinez joateko bi hitzordu jarri dituzte: 06:30ean, herriko plazatik, eta 07:30ean, Aldaolako aparkalekutik. Herrira itzuli ondoren, 12:30tik 15:00etara, Eusko Labeldun Hegaluzea eta sagardoa dastatzeko aukera izango da.













