Xarma Leonek ‘Berpiztu’ abestia kaleratu du
Drag artista ordiziarraren bakarkako bigarren musika-proiektua da. Plataforma guztietan dago entzungai.
Euskal Herriko drag eszenak badu zer ospatua asteburuan, Xarma Leone drag artista ordiziarrak bere bakarkako bigarren musika-proiektua kaleratu baitu gaur: Berpiztu.
Azaldu duenez, iraganetik ikasi, errautsetatik jaiki eta indar berrituz aurrera egiteko ereserkia da kaleratu berri duen lana: “Nire aurreneko lanaren ostean, single honekin etapa berri bati eman nahi izan diot hasiera: trantsizio pertsonal eta artistiko baten isla da, soinu indartsu eta mezu argi batekin datorrena”.
Plataforma nagusi guztietan dago entzungai, eta bere lanaz gozatzera animatu ditu herritarrak.













