Adarren artean dantzan, Zumarragan
Dinamika ugari uztartu ditu errekortarien saioak: uztailak adarretan sartzeko proba, errekorteak, jauziak, eta hainbat tramankuluren laguntzaz egindako ariketak.
Zazpi errekortarik parte hartu dute saioan. Santa Isabel jaien baitan, errekortarien eta bigantxen erakustaldia egin dute Zumarragan. Ohiko moduan, Marques de Saka ganadutegiko bigantxak ekarri dituzte, eta denera zazpi errekortarik hartu dute parte saioan: Alex Ruizek (Pasai-Donibane), Sergio Vallek (Gasteiz), Oier Jauregik (Andoain), Mikel Caramanzana (Deba) eta Jon Ander Caramanzana (Deba) anaiek, Ibai Arrizabalagak (Mutrika) eta Mikel Albizuk.
Beroa egin duen arren, ikuskizunak erritmo bizia izan du hasieratik amaierara. Dinamika ugariko saioa izan da: uztailak adarretan sartzeko proba, errekorteak, jauziak, eta hainbat tramankuluren laguntzaz egindako ariketak. Beroari aurre egiteko, gainera, urez betetako igerileku txiki bat ere jarri dute pistan, eta horrek une dibertigarri ugari utzi ditu.













