'Barnetik Elikatzen' egitasmoaren bilera Zaldibian
'Barnetik Elikatzen' bilera egingo da ekoizleekin Goimen Landa Garapenaren Goizane eraikinean, asteazkenean, 15:00etatik 17:00etara.
Barnetik Elikatzen bilera abenduan.Iñaki Gurrutxaga Barnetik Elikatzen izenarekin, eskualdeko Elikadura Mahaiaren eraketa prozesuaren orainartekoa azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko saioa izango da asteazkenean, Zaldibian, Goimen Landa Garapenaren Goizane eraikinean, 15:00etatik 17:00etara. 14:45etan «ongietorri kafea» prest izango dutela azaldu dute antolatzaileek. Hortaz, eskualdeko baserritarrei saiora joateko gonbitea luzatu diete. Antolakuntzak aurretik izena ematea eskatu du.
Elikadura Mahaia eraikitzeko prozesuan pausoak arlo hauetan eman dituztela adierazi dute Goimenekoek: “Maizpideko jangela kolektiboaren horniketan, Goizanen dagoen Uztaolak daraman eraldaketa gunearen urte osoko aktibazioan eta ekoizleen eskaintza beharren azpiegitura digitalean”.
Dinamika horrek baserritarren bizi-kalitatea eta errentagarritasuna bermatzea ditu helburu. Horregatik, horien parte-hartzea beharrezkoa soilik ezean «giltzarri» ere badela diote ekimenaren bultzatzaileek: «mahaiak izango dituen eragite eremuak, funtzioak eta kideak definitzeko ekoizleen parte-hartzea funtsezkoa da».













