
Larunbatean jokatu zen finala, eta Tzelzi taldeak eraman zuen sari nagusia. Bayern de los Caidos txapeldunordea, Julen Ezama, Ainhoa Mariscal eta Mikel Apaloaza ere sarituak izan ziren.

Hasi da Donosti Cup, astelehenean. Goierrin asteartetik aurrera izango dira partidak. Eskualdeko bederatzi taldek eman dute izena.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Uztalai uda ikastaroak San Fermin ospatu du. Haurrek zuri-gorriz jantzi dituzte erdiguneko kaleak.

Hezkuntza Sailak DBH 3. eta 4. mailetako ikasleei autobus zerbitzua kendu die. Zaldibiako Udalak herri osoaren izenean erabakiarekiko "desadostasuna" agertu du adierazpen instituzional baten bidez.

Gauez, 22:30ean irtengo dira Bideluze plazatik, 8-10 orduko martxa egiteko. Izena eman behar da.


