Haurren eguneko bazkarirako txartelak eskuragai daude
Gaurtik asteazkenera bitartean eskuratu daitezke, 16:30etatik 18:00etara, Zatozte lokalean.
Geroz eta gutxiago falta da Santa Ana jaiei hasiera emateko, eta are gutxiago, berriz, haurren astebururako. Bada, uztailaren 17an haurren asteburuari ekingo diote ordiziarrek, eta larunbat horretan izango da haurren eguna, uztailaren 18an. Ohi moduan, plaza nagusian bazkaria egingo dute LH3tik DBH2ra bitarteko haurrek, 14:00etan hasita, eta dagoeneko eskuragai jarri dituzte bazkarirako txartelak.
Bertaratu nahi duenak, Zatozte lokaletik pasa beharko du gaur eta asteazkena bitartean. Izan ere, hiru egunez, arratsaldeko ordutegian, 16:30etatik 18:00etara, txartelak eskuragai izango dituzte, 5 euroan.













