Haurren pixoihal aldagailuak erabilgarri Ordiziako bost komun publikotan
Plaza nagusian, Garagartza plazan, Bonberia Zaharreko eraikinean, Barrena parkeko komunetan eta Bilordi parkean instalatu dituzte.
Plaza nagusian instalatu dutena, irudian ikusgai. Ordiziako Udala Ordiziako Udalak haurren pixoihal aldagailu berriak jarri ditu udalerriko bost komun publikotan. Udal aurrekontuetan jasotako konpromisoetako bati jarraituz egindako jarduketa da, eta alkateak azaldu duenez, ustez herritarrek gehien erabiltzen dituzten komunetan instalatu dira: Plaza Nagusian, Garagartza plazan, Bonberia Zaharreko eraikinean, Bilordi parkean eta Barrena parkeko komunetan, hain zuzen.
Instalatutako aldagailuen materialaren kostua 1.125 eurokoa izan da, eta udal brigadako langileek egin dituzte lan guztiak. Lan hori eskertu du Adur Ezenarro alkateak: “Azken emaitza ikusten dugu askotan, baina atzean udal langileen lan handia dago. Haien eguneroko lana funtsezkoa da herriak aurrera egin dezan”.













