Goierri garaian Turismo Plan Estrategikoa prestatzeko, herritarrentzako inkesta
Herritarren ekarpenak nahi dituzte, "eredu turistiko iraunkorra, lehiakorra eta tokiko biztanleen premiekin bat datorrena eraikitzeko".
Goierri garaiko udalak Turismo Plan Estrategikoa prestatzen ari dira UGGASA Urola Garaiko Garapen Sozioekonomikorako Agentziarekin lankidetzan, lau herrietako turismoa «hobetzeko eta erronka berrietara egokitzeko».
Legazpiko Udalak inkesta labur bat prestatu du herritarren ikuspegia eta iradokizunak jasotzeko. Herritarren ekarpenak «oso lagungarriak izango dira eredu turistiko iraunkorra, lehiakorra eta tokiko biztanleen premiekin bat datorrena eraikitzeko».
Galdetegia 3 minututan bete daitezke, eta erantzunak anonimoak izango dira. Inkesta www.legazpi.eus webgunean dago eskuragarri.












