Legazpiko Udalak herriko aterpe klimatikoen berri eman du
Gizarte Zentroa, San Ignazioko ur txorroten parkea, Agirre-Etxeberriko lorategia, Urtatza Zahar parkea, Bikuñako kanpoko igerilekua eta Mirandaola parkea dira herriko babeslekuak.
Mirandaola parkea, zuhaitzez eta itzalez betea, beroari aurre egiteko aproposa. Legazpiko Udalak herrian dauden babesleku klimatiko publikoen zerrenda eman die jakitera herritarrei, “bero boladen eta muturreko tenperaturen gorakadaren aurrean, beroa arintzen lagundu dezaketen espazio publikoak, bereziki pertsona ahulenei zuzenduak.
Hauek dira Legazpiko espazio horiek:
Gizarte Zentroa. Barruko babeslekua da, eta alerta klimatiko laranja edo gorria dagoenean 11:00etatik 20:30era irekita egongo dena. Aireztatuta dago, eta espazio irisgarria da. Komunak eta ura badaude.
San Ignazioko ur txorroten parkea, irailaren 15era arte martxan egongo dena 10:00etatik 20:00etara. Itzala dago, eta komun publikoa ere bai.
Agirre-Etxeberriko lorategia. Zuhaitz ugari dituen lorategia da, ur iturria du, eta bankuak daude.
Bikuña kiroldegiko kanpoko igerilekua, irailaren 15era zabalik dagoena 10:00etatik 20:00etara. Igerileku ondoan itzala, komunak eta edateko ura daude.
Urtatza Zahar parkea. Itzal guneak, ur iturriak, bankuak, pic-nic gunea eta haur parkea ditu.
Mirandaola parkea. Itzal guneak, ur iturriak, bankuak eta haurrentzako jolas guneak daude. Espazio honetan, gainera, Mirandaolako Burdinola eta Euskal Burdinaren Museoa daude.












