Bertso-poteoa gaur Legazpin
Aitor Sarriegi, Eneko Araiztegi eta Ane Beloki bertsotan arituko dira erdiguneko taberna inguruan, 19:00etan hasita.
Bertsoak eta poteoa uztartzen dituen ekitaldia izango da gaur Legazpin, Uztakale programaren barruan. Udalak Bertso-Olariak eskolarekin lankidetzan antolatuta, bertso-poteoan arituko dira Aitor Sarriegi, Eneko Araiztegi eta Ane Beloki bertsolariak erdiguneko taberna inguruetan, 19:00etan hasita.












