Grafitiak Brinkolan, Gibolako tren tunelaren ondoan
Trenbidean bertan egin dute, horma batean.
Trenetan bakarrik ez, trenbidean ere margotzen dute grafiti egileek, eta horren erakusle, duela aste gutxi Brinkolako Gibolako tunel inguruan egin dutena.
Ez da lehen aldia paraje horretan grafitiak egiten dituztena. Aspalditik dago margotuta tunelaren ondoan dagoen txabola, baita metro batzuk beherago dagoen pasagune ondokoa ere. Baina orain, trenbidean bertan egin dute, paretan.












