Legazpiko Udalak 61 aparkaleku plaza berri sortuko ditu
Urtegialden, Ariztiaundin eta Juanastegi-San Ignazio inguruan egokituko dituzte gune berriak.
Juanastegi Legazpiko Udalak herriko hiru gune desberdinetan banatuta 66 aparkaleku berri jarriko dituela iragarri du, “eguneroko mugikortasuna eta aparkatzea errazteko helburuarekin”.
Urtatzan daude gune horietako bi. Bata, Urtegialden egokituko da, 35 plazekin, eta bestea, Ariztiaundin. 20 plazekin. Hirugarren gunea, Juanastegi/San Inazio inguruan ezarriko dute, 11 plazekin.
Udal ordezkariek adierazi dutenez, jakitun dira aparkalekua herritarren kezka nagusietako bat dela, eta “horregatik irtenbide erreal eta eraginkorrak eskaintzen jarraituko dugu”. Aparkaleku berriak sortuta, “bizilagunen egunerokoa” erraztuko dute.
Proiektu hau, gainera, “ez da amaiera, baizik eta hasiera”. Izan ere, jakinarazi dutenez, udala lanean ari da Legazpiko beste hainbat gunetan aparkaleku gehiago sortzeko, “etorkizunean herrian aparkatzea gero eta errazagoa izan dadin”.

Ariztiaundi

Urtegialde












