Arrakastaz ospatu dute bigarren barrika lasterketa
Aurtengo edizioan 13 bikotek hartu dute parte, eta Eduardo eta Elias izan dira azkarrenak. 196 zenbakidun bikoteak 1 minutu eta 49 segundotan osatu du ibilbidea.
13 bikotetako bi barrilari bultzaka. Geltokietako jaien baitan, barrika lasterketa egin dute bigarrenez Zumarragan. Iaz izandako harrera onaren ondoren, aurten ere ekimenari jarraipena ematea erabaki dute.
Parte-hartzaileek Labeaga eta Ipeñarrieta kaleetan zehar prestatutako zirkuituari buelta bat eman behar izan diote, bidean jarritako lasto-fardoak saihestuz. Bigarren edizio honetan 13 bikotek hartu dute parte, eta Eduardo eta Elias izan dira azkarrenak. 196 zenbakidun bikoteak 1 minutu eta 49 segundotan osatu du ibilbidea.
Irabazleek 500 euroko saria eskuratu dute, baina ez dira saritu bakarrak izan. Izan ere, antolatzaileek kontsolazio sariak ere banatu dituzte parte-hartzaile guztien artean; horien artean urdaiazpikoa, masaje-saioa eta herriko merkatarien produktu sorta, besteak beste.
Giro bikaina izan da nagusi auzoan. Erorikoren bat edo beste ere izan da, eta horrek ikusleen artean algarak eragin ditu, arratsaldeko bero sapa zertxobait eramangarriago eginez.
Geltokietako jaiei amaiera emateko, Ordiziako Laguntasuna errondailak emanaldia eskaini du 19:00etatik aurrera.













