Lierniko erromeria, beroagatik moldatuta
Aire libreko ekitaldiak bertan behera utzi dituzte. Hala ere, hamaiketakoa eta meza mantendu egin dituzte.
Lierniko jatetxean egin dute hamaiketakoa. Urteroko hitzordua da Lierniko erromeria. Aurten, ordea, bero sapa dela eta, egitaraua moldatu behar izan dute. Ormaiztegiko Udalak hartutako erabakiaren ondorioz, aire librean egitekoak ziren ekitaldiak bertan behera utzi dituzte. Hala ere, hamaiketakoa eta meza mantendu egin dituzte. Jatetxe barruan eskaini dute hamaiketakoa, eta herritar ugari elkartu da txorizo egosizko ogitartekoa jan eta ahoa bustitzera.













