Hotz Legazpik eta herriko hainbat idazlek dirua bildu dute Kubarako
Herritarrek emandako patata tortillen pintxoak eta laguntza bonuak salduta, 665 euro bildu zituzten, eta idazleek saldutako diruarekin, beste 305 euro.
Legazpitik Argia Kubari ekimenarekin bat eginez, Hotz Legazpi elkarteak eta herriko hiru idazlek diru bilketa egin zuten joan den ostiralean. Kale Nagusian Ilinti merkatari elkarteak antolatu zuen Udafest jaian postu bat jarrita, helburu horrekin pintxoak saldu zituen Hotz Legazpik eta liburuak herriko hainbat idazleek.
Hotz Legazpik patata tortillak eskatu zizkien herritarrei, eta pintxoak eginda saldu zituen. 30 tortilla inguru jaso zituzten, eta 665 euro lortu zituzten pintxoak eta laguntza bonuak salduta. Idazleek saldutako liburuekin beste 305 euro eskuratu zituzten.
Diru hori Legazpitik Argia Kubari ekimenarentzako da. Euskadi-Kubarekin elkartearekin koordinatuta ari dira lanean legazpiar horiek, William Soler ospitale pediatrikorako dirua biltzeko eta eguzki-energia fotovoltaikoa sortzen duten bi ekipo handi erosteko eta bertan instalatzeko.














