Ilintik banatu ditu azken sariak
Ostiralean ospatutako Udafest jaian zehar egin zuen 1.000 euroko sarien zozketa. 500 euroko balioa duen bidaia bat eta 100 euroko bost sari zozkatu zituen.
Ilinti merkatari elkarteak antolatutako Udafest jaiak giro paregabea jarri zuen Kale Nagusian ostiral arratsaldean, Xaibor disko jartzailearen lanari esker batez ere. Baina herriko merkatarien azken kanpainaren amaierak erakarri zuen bertan bildutako herritarren arreta bereziki, 1.000 euroko sariak zeudelako jokoan.
Uztailaren hasieratik Ilintiren establezimenduetan egindako erosketak sartzen diren zozketan, eta hauxe izan zen emaitza: Eli Gordoak irabazi zuen 500 euroko bidaia Lanbroa belar dendan egindako erosketarekin, eta Joseba Saralegik, Eli Rodrigok, Janire Etxabek, Maite Requejok eta Luis Armando Mirandak 100 euroko sari bana, hurrenez hurren Amelar, MN ile apaindegian, Jorge Arzalluz Osteopatian, MN ile apaindegian eta Urtzelai oinetakoetan egindako erosketekin.
ARGAZKIAK: Gorka Gomez














