Ur jolasak, hondarrezko eskulturak eta apar festa, gaur Legazpin
Uztakale programak haurrei eskainiko die astelehen arratsalde hau. Ekintzak 17:00etan hasiko dira, Euskal Herria plazan.
Haurren eta gaztetxoen eguna da gaurkoa Uztakale programan, 17:00ak eta 20:00ak bitartean, ur jolasen parkea, hondarrezko eskultura tailerra eta apar festa izango dituzte herriko txikienek, Euskal Herria plazan.
Bihar, berriz, zirkua eta antzerkia uztartzen dituen Oh-Pera ikuskizuna eskainiko du Zirko Txosko bikoak 19:00etan, plazan.













